XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hucki ere gauza berbera pasatzen zitzaion.

Joek aldegin zuenez gero, bere testigutza beharrik ez zen izan.

Beraz, jendeak ez zuen jakin nor zen Tomen laguntzailea.

Bai ordea legegizonak.

Ze juizio bezperan, Tomek ezin izan zuen jasan eta guztia esan zion Legegizonari.

Huckek ez zuen espero Tomek esango zuenik.

Zertarako izan ziren, bada, juramentu guzti haiek? Gero hitzegiteko, ala?.

Muff Potter ere pozik zegoen, nola ez.

Mila aldiz inguratzen zitzaion Tomi eskerrak ematera.

Eta Tom pozten zen, baina gauez bildurrak erasotzen zuen eta ezin lo egin.

Ez ote zuten, bada, indiar madarikatu hura harrapatu eta lotuko? Harrapatzen ez bazuten, beregana etorriko zen eta desegingo zuen.

Sariak ere eskaini zituzten Joe gaizkilea harrapatzen zuenarentzat.

Erresuma hura alderik alde begiratu zuen hamaika jendek. Alferrik ordea.